Solstizio bezperan Eraul taldea Marruma elkartean izango da

Igandean, hilaren 23an, Eraul taldeak kontzertua eskainiko du Marruma Kulturalak programaren barruan. Akustikoa izango da emanaldia, ohiko elkarrizketa egingo diete eta zozketaren bat ere egongo dela adierazi dute antolatzaileek. 19:00etan hasiko da Groseko Marruma elkartean.
Asier Beramendi donostiarrak sortu zuen Eraul banda, eta musikariez lagunduta zein bakarka aritu da zuzenean. Gaur egun, hiruko batek osatzen du taldea, eta Beramendik proiektu berri bat hasiko duela iragarri du Blanquita Carraquela izenarekin.
Eraul bandak 2017an Iraultza diskoa argitaratu zuen eta sarean osorik entzun daiteke.