Loiolako Erribera: planoetatik komunitatera

Igandean amaituko da Juan Aizpitarteren 'Ni, traidorea' erakusketa bisitatzeko epea

Juan Aizpitarte Antiguako artista. (Argazkia: Iñaki Agirre)

Juan Aizpitarte Antiguako artista. (Argazkia: Iñaki Agirre)

Igandea, ekainaren 23a, izango da Juan Aizpitartek Lope Agirre konkistatzaileari buruz egindako erakusketa bisitatzeko azken eguna. Ni, traidorea lana Euskal Itsas Museoan dago ikusgai, eta Antiguako artistaren azken obrak Oñatiko pertsonaiaren argi-ilunetan sakontzeko aukera eskaintzen du.

Erakusketaren funtsa da elkarrizketa interaktibo bat, Lope de Agirre pertsonaiaren inguruan artistak landu duen interpretazioaren eta Amazonas ibaiaren inguruan El Doradoren bila egindako esplorazio-bidaiako gertaera historikoen artekoa. Era berean, diziplina eta formatu desberdinetako artelanak daude ikusgai, Aizpitartek Lope de Agirre pertsonaiaren inguruan egindako azterketa eta gogoetaren sormena prozesuaren emaitza direnak.

Gainera, Juan Aizpitartek, erakusketari gehitu nahi izan dio Pasealeku Berriko antzinako itsaskitegian duen Vive Aguirre bere instalazio piktorikoa. Hartara, Kontxa Pasealekuan, Ondarreta aldean, zutabedun prismatiko batzuk jarri dituzte antolatzaileek Pasealeku Berriko obra hori ikusi ahal izateko. Prismatikoak erakusketa bukatzerakoan kenduko dituztela jakinarazi dute.

Duela bi aste, Irutxuloko Hitzaren astekariko Hamabietan bermuta ataleko protagonista izan zen Juan Aizpitarte artista. Honako estekan dago irakurgai elkarrizketa osoa.

HITZAkide HITZAkide