Kontxako hondartza bi egunez itxiko dute Woody Allenek filma grabatu dezan
Eneko Goia alkateak Radio Euskadin esan duenez, Kontxako hondartza bi egunez itxiko dute Woody Allen zinemagileak grabatuko duen filmarengatik. Albisteak zer esana eman du sare sozialetan, eta alkateak esan du ulertzen duela erabakia herritar guztien gustukoa ez izatea. Dena dela, nabarmendu du filmak nazioarteko proiekzioa emango diola hiriari.
Oraindik ez dago argi zein bi egun izango diren, baina grabazioa uztailaren 10ean hasiko da eta abuztuaren 23ra bitarte iraungo du. Bestalde, Allenen filmerako figuranteak lortzeko castinga egiten ari dira.
Donostiako Zinemaldian girotutako komedia erromantikoa izango da zinemagile estatubatuarren film berria. Bikote protagonista Cristoph Waltz eta Elena Anaya aktoreek osatzen dute, eta beste hainbat aktore ezagunek ere parte hartuko dute pelikulan: Louis Garrel, Gina Gershon, Sergi Lopez eta Wally Shawn, besteak beste.