Adarra Saria jaso du Berri Txarrak taldeak
Berri Txarrak taldeak Donostiako Udaletxean jaso du gaur goizean, Donostia Kulturak banatzen duen Adarra Saria. Hirukoak kontzertua eskainiko du 20:00etan Viktoria Eugenia antzokian. Sarrerak aspaldi agortu ziren.
Gorka Urbizu abeslari eta gitarra jotzaileak hartu du hitza taldearen izenean eskerrak emateko. Kultur Ekosistemaren partaide guztien garrantzia azpimarratu eta ikusgarritasuna eskatu du: “hemen, han, orain eta etorkizunean”.
Eneko Goia alkateak taldearen lana goraipatu du.: “Euskal musikaren eredu da”. Goiarekin batera, udaleko beste hainbat zinegotzik parte hartu dute ekitaldian.
Berria egunkariak Berri Txarrak taldeari eginiko elkarrizketa argitaratu du gaur.