Etxean uso, kalean otso
Argazki hau Eivissan ateratakoa da. Turismo masiboak gogor kolpatu duen herri askotariko bat hau ere. Hondartzan botata egotera eta parranda pixka bat egitera joan nintzenekoa da. Ez dezagun ahaztu, gu ere turistak garela atzerrian, guk ere sustatzen ditugula, kanpoan, etxean nahi ez ditugun errealitateak.