G7 gailurraren aurkako protesta hiriko txoko hainbatetan irudikatu dute

Manifestazioa egin zuten atzo Gipuzkoarrok G7ari EZ! lelopean. Miarritzen egingo den G7 gailurraren aurkako protesta hiriko hainbat txokon egin zuen Donostia G7 plataformak. Easotik abiatu zuten martxa Trinitate plazara iritsi bitarte. Tartean, hainbat ekintza egin zituzten.
Lehen geldialdia abiapuntua izan zen. Easo plazan metroaren igarobidearen kontrako protesta egin zuten. Hurrengo ekintzak Artzain Ona katedralaren parean, San Martin merkatu aurrean, Gipuzkoa plazan, turismo bulegoaren aurrean, udaletxe ondoan eta kaian militarren itsas komandantziaren aurrean egin zituzten. Esaterako, San Martin merkatuan arropa pila bat odolez beteta utzi zituzten lurrean, Zara eta Inditex enpresen esplotazioa kritikatzeko. Gipuzkoa plazan, berriz, antzerki bat egin zuten. Eneko Goia, Markel Olano eta Jose Ignacio Asensioz eta G7an parte hartuko duten hainbat politikariz mozorratu ziren herritar batzuk. Besteak beste, erraustegiaren proiektua kritikatu zuten.
Trinitate plazan bukatu zuten ibilbidea eta han egin zuten azken ekitaldia bertsolariekin. Ondoren, kontzertuak egon ziren plazan.