Loiolako Erribera: planoetatik komunitatera

Kaia herritarrentzat izatea aldarrikatu dute

Kaia_herritarrontzat (Argazkia: Parte Zaharrean Bizi)

Kaia herritarrontzat lelopean auzoa berreskuratzeko hirugarren eguna egin zuten atzo Donostiako portuan. Parte Zaharreko bederatzi eragilek osaturiko lan mahaiak  antolatu zuen, eta hainbat auzotarrek parte hartu zuten.

Eguerdian Kaiko arazoak bisita gidatua egin ondoren, kaiko arrapalan elkartu ziren hamaiketakoa egiteko. Jarraian bainu kolektiboa hartu zuten. Eguraldi ona lagun izan zuten joan zirenek. Haurrek perrita al agua ur jolas tradizionala eginez bukatu zuten eguna.

HITZAkide HITZAkide