'Volpone' eta 'Erantzi' obrek irabazi dute Gazteen Antzerki Topaketako antzezlan onenaren saria
Volpone (Teatro de Chacena) izan da antzezlan onenaren saria jaso duen obra senior kategorian, eta Erantzi (Zaskanduri) obra junior kategorian. Hemezortzi antzezlan egon dira ikusgai aurtengo Gazteen Antzerki Topaketan, eta bi horiek saritzea erabaki du Estibalitz Curielek, Nerea Gorritik eta Ander Azurmendik osatutako epaimahaiak. Bestalde, hauek izan dira gainontzeko sariadunak:
Junior kategoria ( 14 -18 urte):
- Obrarik onena: Erantzi, Zaskanduri. Berriro antzezteko aukera eta bi antzerki emanalditara joateko sarrerak.
- Talde artistikorik onena: Atzera begirada, Santo Tomas Lizeoa B. Bi antzerki emanalditara joateko sarrerak.
- Eszenaratze onena: Geomimotria, Santo Tomas Lizeoa A. Bi antzerki emanalditara joateko sarrerak.
- Ikusle + saria: Atzera begirada, Santo Tomas Lizeoa B. Bi antzerki emanalditara joateko sarrerak.
Senior kategoria (18 –30 urte):
- Obrarik onena: Volpone, Teatro en la Chácena. Berriro antzezteko aukera eta bi antzerki emanalditara joateko sarrerak.
- Talde artistikorik onena : Beldur Txoua, Katramila Antzerki Eskola. Bi antzerki emanalditara joateko sarrerak.
- Eszenaratze onena: Komuneko zulotik, Hamaika buelta. Bi antzerki emanalditara joateko sarrerak.
- Ikusle + saria: Barrexerka 4.0, Barrexerka. Bi antzerki emanalditara joateko sarrerak.