'Eskala San Marko' kanpaina azken txanpan sartu da
Hilabete hasieran Eskala San Marko sentsibilizazio kanpaina abiatu zuten San Marko Mankomunitateak, Ecoembesek eta Ecovidriok. Gipuzkoako hainbat herrietan egin dute, eta baita Donostian ere. Papera, plastikoa eta beira bereiztearen garrantzia azaldu diete herritarrei. Bihar, osteguna, bukatuko da kanpaina.
Formatu orijinala aukeratu dute egitasmoa aurrera eramateko. 22 eskailera errotulatu dituzte, ontziak behar bezala bereitzeko eta ingurumena zaintzearekin loturiko mezuak jasotzen dituzten lan artistikoak aukeratu dira.
Hartzaile guztientzako moduko kanpaina bat diseinatu dute; horregatik aukeratu dute halako euskarri deigarri, ikusgarri eta egunerokoa, hau da, erreferentziazko herrietako puntu estrategikoetan kokaturiko eskailerak. Dinamizatzaileek informazio-gune ibiltarien bitartez azaldu dute zertan datzan kanpaina.