Kontxako pasealekuan jarri dituzten etxolen errotuluak elebitan jartzen hasi dira
Udarako hainbat etxola jarri dituzte Donostiako kostaldean. Batez ere, Kontxa pasealekuan. Etxola horietan lekuaren izena ageri da errotulu baten bidez, eta hainbatetan gaztelania hutsean daudela salatu dute hainbat herritarrek sare sozialetan. Esaterako, Nautico (argazkian ikusgai) eta Playa de La Concha soilik gaztelaniaz jarri dituzte.
Gaur goizean ateratako argazkia da jarraian ikusgai duzuena.
Ordu gutxira zuzendu dute errotulua, eta honela geratu da.
IRUTXULOKO HITZA udalarekin jarri zen harremanetan herritarren kexa helarazteko. Jon Insausti Euskara zinegotziak azaldu du arduradunei jakinarazi dietela, eta errotuluak zuzentzeko bidean daudela. Zehazki, hasi dira zuzentzen.
Uztailean Jazzaldiak erabiliko ditu etxolak, eta abuztuan Donostia Festak sailak, Aste Nagusia dela eta.