Markel Ormazabalek turismoaren eraginei buruz hitz egingo du Marruma Kulturalean
Hurrengo Marruma Kulturala uztailaren 9an egingo dute, eta turismoak hirian eta herritarren bizitzan duen eragina izango du hizpide. Turismoaren eraginak, gaurko minak eta biharko ezinak izenburua izango du saioak, eta Markel Ormazabalek gidatuko du.
Ormazabal, EH Bilduko zinegotzia izateaz gain, soziologoa ere bada, eta turistifikazio prozesuek hirietan eragin ditzaketen kalteak aztertu izan ditu. Hitzaldia 19:00etan eskainiko du, Groseko Marruma elkartean.


