Metroaren obrek eragindako hauts-lainoa, Matia kalean
Ostegun arratsaldean, 20:00ak aldera, Benta Berri plazan egiten ari diren metroaren obrek hauts kopuru handia altxatu zuten, eta sorturiko lainoa Matia kalera zabaldu zen. Asteroko pintxo-potea dela eta, kalea jendez beterik zegoen, eta hautsa arnasteaz gain, lainoarekin hedatutako usain txarra jasan zutela salatu dute auzotar batzuek.
Ertzaintzaren patruila bat obra gunera joan zen gertaturikoa aztertzera. Pixkanaka, ordea, hauts-lainoa desagertzen joan zen, eta 21:00etarako guztiz barreiatu zen.
Oraintxe matia kalean metroko obrak ateratzen duten hautsa? pic.twitter.com/lPtwNIiLku
— Maribel alberdi (@alberdi_hot) June 27, 2019