Zerrautsez zikintzeko prest
Amaran San Ignazio bezperan gozatu ohi dute jaietako ekitaldi dibertigarrienaz: Giza Kroketa Txapelketaz. Duela hamabost urte inguru auzoko gazte batzuk ‘kroketa egiten’ hasi ziren parradan, eta ustekabean sortutako ohitura horri tiraka antolatu zuten geroago lehiaketa.
Easo plazan egiten dute, gauez. Lehendabizi, antolatzaileek zerrautsa botatzen dute, eta ondoren, lehiakideak lurrera botatzen dira, arrautz irinetan pasatzen diren kroketak izango balira bezala, bueltak emateko.
Goitik behera zerrautsez zikintzeko beldurrik ez dute izaten parte hartzai- leek, bestela ez dago irabazteko aukerarik! Antolatzaileek nabarmendu dute jarduera parte hartzailea eta originala dela. Jendeak gustuko du txapelketa, eta askorentzat jarduera gogokoena da.
Dirudiena baino zailagoa omen da irabaztea, eta epaimahaiak honako ezau- garriak hartu ohi dituzte kontuan. Originaltasuna, adibidez. Mozorrotu egin dira? Dantzaren bat prestatu dute? Nolako ahalegina egin dute? Zenbat buelta eman dituzte? Zenbat iraun dute? Eta zenbatek parte hartu dute? Ez baita gauza bera kroketa banaka egitea edo taldeka egitea. Eta argi ibili, ez dira txiribueltak egin behar! Izan kroketa, eta zikindu!