Mikel Uriz nafarra fitxatu du Gipuzkoa Basketek
Datorren denboraldirako taldea osatzen hasi da Gipuzkoa Basket. Marcelo Nicola entrenatzaile berria kontratatu eta aurkeztu ostean, bigarren fitxaketaren berri eman dute. Mikel Uriz joko banatzaile nafarra Donostiako taldean ariko da hurrengo sasoian. Davis Rozitis letoniar pibota da saskibaloi taldeak egin duen beste fitxaketa.
1,80 metroko altuera du Urizek eta gaztea izanik ere ibilbidea egina du saskibaloian. Azken denboraldian Frantziako bigarren mailako Saint Thomas Basket Le Havre taldean aritu da. ACB ligan aritzeko aukera izan zuen 2017-18 sasoian Betisekin, eta aurretik Grupo Iruña Navarra, CB Clavijo, Valladolid eta Palman ibilitakoa da, besteak beste.
LEB ligan esperientzia duen jokalaria da, eta 2014-15 denboraldian LEB ligako joko banatzaile onena izan zen. Bere ekarpena garrantzitsua izango da Gipuzkoa Basketentzat.