[Irudiak] Gunearen muntaketa amaituta, gazte bazkaria egin dute kaiko Karmengo jaietan
Karmengo jaiak hasi dira! Guneen muntaketa lanak kasik amaituta zituztela, Parte Zaharreko gazteek bazkaria egin dute kaian, gaurtik aurrera ospatuko duten festa girotzen hasteko.
Auzoko gazteak ostegun goizetik aritu dira jaietarako gunearen muntaketan buru-belarri lanean. Aurreko urteko distribuzioa aldatuz, gune berriko agertokia Urgull mendira begira jarri dute, eta karpako barra luzeaz gain, bigarren txosna bat ipini dute Portaleta parean. Lanak ia amaituta zituztela, ordea, atseden une bat hartu eta bazkaltzeko elkartu dira, burua txupinazoan eta hortik aurrera datorren guztian jarrita.
Jaien hasierarekin bat eginez, kaiko Karmengo jaiei buruzko erreportajea egin du IRUTXULOKO HITZAk, eta galeria batean jaso ditu gaurko muntaketak eta bazkariak utzitako irudiak: