Traineru donostiarrak Kontxan lehiatuko dira larunbatean
Donostiako arraunzaleek hitzordu garrantzitsua dute larunbatean. Izan ere, hiriko lau traineruak Kontxako uretan lehiatuko dira asteburuan, Euskotren, Eusko Label eta KAE 1 ligetako estropadetan.
Emakumeei dagokionez, Arraun Lagunakek Oriorekiko duen distantzia murrizteko ahalegina egingo du, Donostiarrak sailkapeneko azken postuan dagoen Hondarribiatik aldentzeko saiakera egingo duen bitartean.
Gizonen kategorietan, berriz, Donostiarrak bere bi traineruek joan den asteburuan A Coruñan lortutako emaitza onei jarraipena ematea bilatuko du Kontxan.
Igandean, berriz, Euskotren eta Eusko Label ligetako traineruek Castro Urdialesera bidaiatuko dute asteko bigarren estropadarako.
Euskotren liga – Arraun Lagunak eta Donostiarra
- V. estropada: Donostia (Larunbata)
- VI. estropada: Castro Urdiales (Igandea)
Eusko Label liga – Donostiarra
- VII. estropada: Donostia (Larunbata)
- VIII. estropada: Castro Urdiales (Igandea)
KAE 1 liga – Donostiarra
- VI. estropada: Donostia (Larunbata)