Donostiako Nazioarteko Krosa egunez aldatu dute
Urtarrilean egiten zuten orain arte Donostiako Nazioarteko Krosa, baina 2020ko edizioa, 65.a izango dena, azaroaren 1ean egingo dute. Udalak, Gipuzkoako Atletismo Federazioak eta Fly Groupek adostu dute aldaketa, lasterketari bultzada berri bat emateko helburuarekin.
Azaroan izanik, ANOCen egutegiko (munduko landan zeharreko proben zirkuitu onena) lehen lasterketa izango da, eta horrela mundu osoko atleta hobeak erakartzea espero du antolakuntzak. Izan ere, atletismoko Europako txapelketa, esaterako, abenduan izaten da. Gainera, hipodromoko zaldi denboraldia hasteko denbora gehiago geldituko denez, krosaren berezko ibilbidea berreskuratuko dute. Aldaketa honekin, beraz, hiru lasterketa egongo dira Donostian azaroan: Krosa bera, Behobia-Donostia lasterketa eta Zurich Donostiako Maratoia, hain justu.