Erkki Zeberio donostiarra estatuko txapeldun izan da hogei urtez azpikoen luzera jauzian
Tolosaldeko Atariak jakitera eman duenez, Erkki Zeberio Elizegi donostiarra garaile izan zen joan den astean Granolleresen (Herrialde Katalanak) eginiko luzera jauziko txapelketan. 7,28 metroko jauzia eginez, Zeberiok hogei urtez azpikoen urrezko domina lortu zuen, kategoria horretako estatuko txapeldun bilakatuz.
Hura ez zen, ordea, txapelketan lortu zuen domina bakarra. Izan ere, Ander Uranga anoetarrarekin batera, zilarrezko domina ere lortu zuen 4×100 metro erreleboetan.
Zeberio Donostiako Atletikoko kidea da, eta tolosarra izateaz gain, donostiarra ere bada, Ibaetakoa.