Langabezian daudenek euskaraz ikasteko diru-laguntzak adostu ditu udalak
Donostiako Udalak 38.000 euro bideratuko ditu langabezian dauden donostiarren euskara ikastaroak diruz laguntzeko. Laguntzen oinarriak adostu ditu Tokiko Gobernu Batzordeak.
HABEko hainbat euskaltegitan hamar ikastalde antolatu eta diruz laguntzea da helburua. Horietan, 100 eta 120 langabetuk parte hartuko lukete. Helburu horrek bat egiten du Donostiako Euskararen Plan Orokorrak zehazten duenarekin; helduen euskalduntzea eta alfabetatzea indartzea.