2020ko dFeria jaialdian izena emateko epea ireki dute
Astelehenean, hilaren 22an, zabaldu zuten datorren urteko Donostiako dFeria arte eszenikoen jaialdian izena emateko epea, eta irailaren 9ra arte egongo da zabalik. 2020ko dFeria jaialdia martxoaren 9tik 12ra egingo dute.
Parte hartu nahi duten antzerki eta dantza konpainiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte: Berriki sortutako gazte eta helduei zuzendutako ikuskizunak eskaini behar dituzte, Euskal Herrikoen eta Espainiako Estatukoen kasuan, 2019ko martxoaren 15aren ondoren sortutakoak. Beste edozein herrialdetako obrek, aldiz, estreinaldiak izan behar dute edo Espainiako Estatuan oso emanaldi gutxi egindakoak izan behar dira.
Baldintza horiek betetzen dituzten konpainiek jaialdiaren webguneko izen-emate prozesua bete beharko dute, ikuskizunaren datuak eta erantsi beharreko dokumentazioa emanez. Horretaz gain, obraren bideo baten helbidea ere eman beharko dute parte hartu nahi dutenek, edo, horren faltan, ikuskizunaren DVDa bidali beharko dute Viktoria Eugenia Antzokira, dFeriara zuzenduta.