Abuztuan aldaketak egingo dituzte Dbusen 26 eta 43 lineetan
Zerbitzu batzuk murriztuko ditu Dbusek abuztura begira, 26 eta 43 lineetakoak, hain zuzen. 26. lineako zerbitzuak murriztuko dituzte lanegunetan 27. Poligonora joateko. Horrela, 7:35ean eta 14:30ean irtengo dira autobusak Bulebarretik, eta 13:00etan eta 19:00etan 27. Poligonotik. Horretaz gain, 43-Anoeta-Igara lineak ez du zerbitzurik eskainiko abuztu osoan.
Beste aldaketa batzuk
Abuztuko murrizketaz gain, beste bi aldaketa iragarri ditu Dbusek. Alde batetik, 17-Gros-Amara-Miramon eta 24-Altza-Gros-Antiguo-Intxaurrondo lineetan aldaketak egingo dituzte 10:00etatik 20:00etara, filmaketa bat dela eta. Hain justu, Bilbo plaza, Mendeurrena eta Antso Jakituna 12 geltokiak kenduko dituzte, eta Iparreko Geltokia, Antso Jakituna 28 II eta Pio XII izango dira geltoki horien lekua okupatuko dutenak, hurrenez hurren. Horrekin batera, Gernikako Arbola pasealekuan mozketak egingo dituzte egun guztian, Grosera joateko norabidean.
Bestalde, Loiolako jaiak direla eta, Sierra de Aralar kalea itxita egongo da hilaren 27tik 31ra, eta, beraz, aldaketak egingo dituzte 27-Altza-Intxaurrondo-Antiguo-Gros linean. Larratxorako noranzkoan ohiko ibilbidea egingo dute autobusek, baina unibertsitateetarako noranzkoan hau izango da ibilbidea: Egia kalea, Urki biribilgunea (geldialdia behin-behineko zutoinean), Loiolako Erribera, Pablo Sarasate, Zorroaga pasealekua, Kuarteletako biribilgunea, eta hor buelta emanez ohiko ibilbidea egingo dute autobusek. Sierra de Aralar 34 geltokia Urki biribilgunera eta Patxillardegira lekualdatuko dute..