Dbusen egungo autobus-biltegia eta berria lotzeko pasabide estalia egingo dute
Donostiako autobusak gordetzeko aparkaleku berria eraikitzen ari dira. Proiektuari egungo autobus-biltegia eta aparkaleku berria lotuko dituen pasabide estalia gehitu dio Udalak, langileen eskariz. Izan ere, enpresaren eraikinetik autobusetarainoko bidea babesik gabe egin behar izango lukete, bestela, gidariek. Euri egunetan arazoa izan zitekeela-eta gidarien ordezkariek autobus-biltegi berriraino babestutako pasabide bat egiteko eskatu zuten. 143.000 euroko kostua izango du pasabideak, aparkaleku berriaren 1,1 milioiko aurrekontuari gehitu beharrekoak.