Bertsolariek euria garaitu dute Easo plazan
Jende andana bildu da Easo plazan, Unai Agirre, Miren Artetxe, Unai Gaztelumendi eta Maialen Lujanbio bertsolarien saioa ikusteko. 12:30ean hasi da kantaldia, baina hogei minutu lehenago lepo zegoen Amarako plaza, eta ikusizuna ikusteko jarritako eserleku guztiak beteta zeuden. Unai Elizasu aritu da gai jartzaile lanetan, eta bertsolariak fin aritu dira oholtza gainean. Besteak beste, ongietorriei buruz, Parte Zaharreko egoerari buruz eta aberastasunari buruz abestea egokitu zaie. Zaparrada txikiren bat bota du tarteka, baina bertsozaleek tinko jarraitu dute plazan. Urteroko saioak ez du hutsik egin.
Datozen egunetan bertsolaritzaz gozatzeko aukera gehiago izango dituzte zaleek. Esaterako, Easo plazan berste bi bertso saio egingo dituzte, abuztuaren 14an eta 16an; bihak 12:30ean hasiko dira. Asteazkenean, hilaren 14an, Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin, Aitor Mendiluze eta Eli Pagola arituko dira bertsotan, Imanol Artola Felix-en gidaritzapean. Ostiralean, hilaren 16an, Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Asier Azpiroz, eta Nerea Ibarzabalek abestuko dute; Amaia Agirre izango da gai jartzailea.