Pirata Xelebreek kantuz alaitu dute jaietako laugarren eguna
Ohiturari jarraituz, Xelebreen kofradiak Kantujira herrikoia egin du Parte Zaharreko kaleetan barrena, beste kofradietako kideez eta hamarnaka herritarrez lagundurik.
Paco Sexmiloren zuzendaritzapean egin dute ibilbidea, Flamenka gunetik abiatuta, eta musikarien doinuez lagundurik, dantzan egitera ere animatu dira batzuk. Goizak utzitako irudiak bideo eta argazkietan jaso ditu IRUTXULOKO HITZAk: