Jai jendetsuak espero dituzte Txomiñenean
Azken denboran hirian gehien aldatu den auzoa da Txomiñenea, eta bizilagun zaharrak eta berriak prest daude jaietarako. Ostiralean, irailaren 6an hasiko dira, eta asteburu osoa hartuko dute. Aurtengo berrikuntza nagusia jaien kokalekuaren aldaketa izango da: behin behineko kirol pistan egingo dituzte jaiak, Arteleku plazan. Gainera, antolatzaileek, Lanberri bizilagunen elkarteak, jende gehiago espero dutela azaldu dute, bizilagun berri asko joan direlako bizitzera azken urtean.
Ostiralean, 18:00etan egingo dute jaien hasierako txupinazoa, buruhandiekin; txokolate jana ere egingo dute. Jaiei amaiera emateko, holi festa eta traka egingo dituzte igandean, 20:00etan.
Hona hemen jaietako egitarau osoa:
Irailak 6, ostirala
- 18:00 – Jaien hasierako txupinazoa burhnandiekin eta txokolate jana.
- 18:30 – DJ Mikeltxi.
- 21:00 – Afari herrikoia. Izen ematea Whatsapp bidez egin beharko da, 619 381 117 zenbakian, eta azken eguna irailaren 4a izango da.
- 23:00 – Gedar – Rock covers taldearen kontzertua.
- 00:00 – Zezensuzkoa auzotik zehar.
- 01:30 – DJ The Cue, karpan.
Irailak 7, larunbata
- 11:00 – Egun bateko artista!: jaietako horma-irudia.
- 12:00 – Haurrentzako ikuskizuna: Txirinbolo, Gari, Montxo eta Joselontxo.
- 13:00 – Marrazki eta pintura lehiaketa eta eskulanen tailerra.
- 16:00 – Mus txapelketa.
- 16:00 – Haur parkea: bungea jumpling, puzgarriak eta ekortzeko makina.
- 18:00 – Photo-txelfie: lortu ezazu jaien oroipen dibertigarria!
- 18:30 – Etxean egindako tortilen lehiaketa, eta “Pulitxomin” sariaren banaketa.
- 19:30 – Buruhandiak auzoan zehar.
- 21:00 – Afari herrikoia: bakoitzak janaria etxetik eraman beharko du.
- 23:00 – Dantzaldia Tropicana son taldearekin, eta ikuskizun piromusikala.
- 01:00 – DJ The Cue eta Maitasunaren tonbola festa.
Irailak 8, igandea
- 10:00 – Meza Kristobaldegin, hildako bizilagunen oroimenez.
- 11:00 – Zinta lasterketa bizikletarekin eta haurrentzat joku tradizionalak (arrautzen lasterketa, sokatira, artaburuak biltzea…).
- 13:00 – Erretiratuentzat pintxo potea.
- 14:00 – Paella herrikoia. Izen ematea Whatsapp bidez egin beharko da, 619 381 117 zenbakian, eta azken eguna irailaren 4a izango da.
- 16:00 – Haur parkea (zezen mekanikoa, puzgarria, Running Street eta “Atezaindegi trebetasuna”.
- 17:00 – Bote txapelketa.
- 17:30 – III. Zezen mekanikoaren Nazioarteko Rodeoa, 12 – 17 urteko umeentzat.
- 18:00 – Toka txapelketa Ibaialde tabernan.
- 19:00 – Haurrentzako Disney ikuskizuna Eureka Dance taldeak antolatuta.
- 20:00 – Holi festa eta amaierako traka.