Lehendabiziko Amara eguna antolatu dute
Arroka plazan egingo dute lehen Amara eguna, hilaren 14an. Auzoko hainbat elkartek antolatu dute. Hala nola, Amara Bai auzo elkartea, Donosti Berri, Vasconia, Mundo Nuevo, Goi Alde eta Lagun Artea.
Bazkari-erromeria antolatu dute auzoko bizilagunentzat eta auzoarekin loturaren bat duten pertsonentzat. Egitaraua eguerditik arratsaldera bitarte izango da:
- 13:00. Paellaren prestaketa.
- 13:30. Kantujira.
- 14:00. Paella jatea Hiru Chef sukaldariekin.
- 15:30. Erromeria Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldearekin.
Bazkarirako txartelak salgai jarri dituzte 12 euroren truke. Auzoko saltoki hauetan daude salgai: La Fonda, Esnaola, Urban Coffee, Lau Taberna, Pirpira eta Barandiaran Harategian, besteak beste.