Metroaren Benta Berriko geltokia erdialdera doan tunelarekin lotu dute
Topoaren igarobidearen obrek aurrera pauso garrantzitsua eman dute azken orduetan Benta Berriko geltokiaren eta erdialdera doan tunelaren arteko loturarekin. Goizean, Eneko Goia alkateak, Markel Olano ahaldun nagusiak eta Arantxa Tapia Azpiegituretako sailburuak agerraldia egin dute Loreako tunelean, obrako arduradunekin batera.
?Benta Berriko geltokia eta trena erdialderantz eramango duen tunelak lotu berri dituzte. La obra del topo avanza y la unión del túnel por el que el Topo llegará a la estación de Benta Berri es una realidad. #Donostia #SanSebastian pic.twitter.com/XZPrMAT3th
— Eneko Goia (@EnekoGoia) September 2, 2019
Kanpoan, berriz, hainbat herritarrek protesta egin dute metroaren aurkako Satorralaia plataformak deituta. Arantxa, tapia el metro eta kitto! lelopean egin dute elkarretaratzea, azaldu dutenez, “Eusko Jaurlaritzak zeharo behargabekoa den obra hori herritarren inolako parte hartzerik gabe inposatu duela salatzeko”.