Physis Versus Nomos taldeak 'Arraro Nioenean' diskoa plazaratu du
Beñat Antxustegi Goikoetxeta musikari donostiarrak gidatzen duen Physis Versus Nomos bandak lan berria argitaratu du. Arraro nioenean da diskoaren izenburua, eta osorik entzun daiteke Badok atarian.
Lauko formatuan osatu du lan berria Antxustegik. Unai Pelayo Pelax, Eneko Sierra eta Xalba Ramirez musikariak izan ditu alboan. Era berean, beste hainbat musikarik kolaboratu dute diskoan: Petti, Miren Narbaiza, Olaia, Lide Hernando, Ane Antxustegi, Tristan Crowley, Iñigo Lurgain, Maddi eta Esti.
Malen Amenabarrek egin du diskoaren azala. Bera eta Donostia artean grabatu dute, eta Jonan Ordorikak masterizatu du.