Euskal kulturaren erretratugilea
Euskal Herria eta bere kultura argazkietan islatzen eman zuen bere bizitza gehiena Sigfrido Koch Arruti (1936-1992) argazkilari donostiarrak. Bere lehen etapan horrenbeste maite zuen Euskal Herriaren argazki nostalgikoak egiten zituen, tristuraz ikusten baitzuen euskal ohitura zaharrak galtzen ari zirela. Azken urteetan, aldiz, bere lagun artisten eraginez –Txillida, Oteiza, Celaya, Txillardegi, eta abar–, argazkilaritza abstraktua egiten ibili zen. Aurtengo maiatzean, bere familiak dohaintzan eman zion San Telmo Museoari Koch Arrutiren obra eta bere aita Sigfrido Koch Bengoetxearena.
Bere ibilbidea eta bere familiak argazkilaritzarekin duen lotura errepasatu dugu bere emaztea zen Mari Paz Elizegirekin eta Edurne eta Nagore alabekin. Gainera, Gari Garaialde eta Jose Usoz argazkilarien ikuspuntua ere jaso dugu bihar IRUTXULOKO HITZAn irakugai egongo den erreportajean.