Parrilan eginiko koraineko txipiroia
OSAGAIAK
-Korainarekin harrapatutako txipiroia
-Txipiroi fumeta
-Tomatea
-Tipulina
-Piper berdea
-Albaka olioa
-Gatza
PRESTAKETA
Casa Urolako platera etxean prestatzeko, hurrengo pausoak jarraitu beharko ditugu. Lehenik, txipiroia ongi garbituko dugu, azala, garroak eta kokotxa mantenduta. Amaitzerakoan, potxa krema prestatuko dugu. Horretarako, piperra, tomatea eta tipulina txikitu eta sueztitu egingo ditugu. Gero, potxak eta txipiroi fumeta gehituko dizkiogu, eta dena ondo egosita egotean, nahasketa birrindu egingo dugu krema bilakatu arte. Azkenik, txipiroia zartaginetik pasako dugu une batez, eta gero parrilan egingo dugu.
Platerean, potxa krema ipiniko dugu lehenik. Gero, parrilatik pasatako txipiroia gehituko diogu , tipulin gozatuaren gainean. Alboan, berriz, tomatearekin eta albaka olioarekin eginiko tartariar xerra ipiniko dugu, eta gainean txipiroiaren kokotxa kokatuko dugu. On egin!
Pablo Loureiro, Casa Urola
“Hemen telebista soilik Kontxako banderan eta San Sebastian egunean pizten dugu”
Parte Zaharreko jatetxe ezagunenetako bat da, Agirre-Arzallus familiak 1956an sortu zuenetik, Casa Urolako sukaldeak maila goreneko gastronomia besterik eskaini ez duelako. Pablo Loureirok duela zazpi urte hartu zuen jatetxea kudeatzeko ardura.
Lanez gainezka zabiltzate, ezta?
Urteroko moduan, udaran etengabeko lana izan dugu. Parte Zaharrean egoteak hori dakar. Eta, noski, oso pozik gaude horregatik. Gainera, igandean Kontxako bandera daukagu berriro ere…
Jatetxea ere estropaden giroan murgiltzen al da?
Noski! Eta aurten Donostiarra gainerako traineruen maila berean dagoenez, are gehiago. Ilusio handia egiten digu gure taldeak lehian dabiltzala ikusteak.
Baduzue zuen kolorea, hortaz.
Gure trainerua Donostiarra izan da betidanik, eta estropadak sukaldetik ere jarraitzen ditugu. Realekoak ere bagara, baina hemen telebista soilik Kontxako banderan eta San Sebastian egunean pizten dugu.
Donostiako zein taberna gomendatuko zenuke?
Asko aipatu ditzaket, baina gaur Antiguako Kapela taberna aukeratuko dut. Egun libreak ditudanean, leku lasaietara joatea atsegin dut, eta Kapelan oso