Kontxako Banderaren egun handia, iruditan
Donostiako estropaden argazki bilduma osatu du Joseba Parron San Sebastian argazkilariak.
Arraun zaleek ez dute hutsik egin urteroko hitzordura, eta egun handia izan da gaur Donostian. Beste behin kolorez bete dituzte kaia eta Parte Zaharra hamaika txokotatik etorritako zaleek, eta bi garaile bakarrik egon arren, zalantzarik gabe, jai giroa atera da gairaile igande honetan. Orioko emakumeek aise irabazi dute Kontxako Bandera, eta gizonezkoetan Hondarribia izan da garaile. Gainerako taldeek ere, dena eman dute Donostiako uretan.
Goizeko unerik ederrenak jaso ditu Joseba Parron argazkilariak, eta honako irudi bilduman bildu ditugu:

