Daniel Canogar artistaren erakusketa bat estreinatu dute Kursaalean
Daniel Canogar artista madrildarraren Oroitzapen likidoak erakusketa estreinatu dute Kursaaleko Kubo-kutxa aretoan, eta 2020ko urtarrilaren 6ra arte egongo da ikusgai. Memoria eta memoriaren galeraren ingurukoa da Canogarren obra, bere proiektuan azaleratzen baita hori, Canogarren ustez pertsonak ahanzturara daramatzalako gaur egungo etengabeko informazioak.
Honako obra hauek nabarmentzen dira Canogarren azken erakusketa proiektuen artean: Echo (Lafayette, 2019), Melting the solids (Geneva, 2018), Fluctuaciones (Madril, 2017), Sikka inentium (Iruñea, 2017), Quadratura (Lima, 2014) eta Vortices (Madril, 2011). Bestalde, Kubo-kutxa aretoan egongo diren obren artean daude Amalgama (2019), Cannula (2016), Echo (2016) eta Draft (2017).