Morlansko bidegorria egoera txarrean dagoela salatu du auzo elkarteak
Aste honetan laugarren erorketa bat gertatu da Morlansko bidegorrian, auzo elkarteak jakinarazi duenez. Donostiako Udaletxean salaketa bat jarri dutela gaineratu dute. “Berehalako konponbidea eskatzen dugu”, adierazi dute.
Antza denez, Amara Berri ikastetxearen alboan dagoen bidegorrian koxka bat dago, eta horrek arazoak sortzen dizkie bizikletan ibiltzen direnei. Inguru horretan egiten ari diren metroaren igarobidearen lanengatik sortu da arazoa.