Ikusi beharrekoak
Zinemaldia gaur hasiko da, eta euskal zinemaren eskaintza zabala egongo da. Hauek dira IRUTXULOKO HITZAren gomendioak.
14 urteren ondoren, Asier Altunak eta Telmo Esnalek Aupa Etxebeste! filmaren bigarren zatia aurkeztuko dute Euskal Zinemaren galan.
Noiz. Irailaren 23tik 25era.
Aurkene Arizak eta Mikel Fuentesek Realeko emakumeen taldeak iaz irabazitako Koparen inguruko dokumentala egin dute, eta Belodromoan emango dute.
Noiz. Irailaren 27an.
Perlak sailean arituko da Oliver Laxeren filma, Cannesko jaialdian Un certain regard saileko epaimahaiaren saria irabazi ondoren.
Noiz. Irailaren 23tik 26ra.
Juan Sebastian Elkanoren mundu biraren istorioa kontatzen du Angel Alonsoren animaziozko filmak, eta Zinemira sailean arituko da.
Noiz. Irailaren 20tik 22ra.
Maddi Barberrek Itoizko urtegiaren proiektuaren inguruko begirada desberdin bat eskaintzen du Zabaltegi-Tabakalera sailean emango duten dokumentalean.
Noiz. Irailaren 20tik 23ra.
ETAko kide ohi bat eta bere biktima baten alarguna dira Made in Spain saileko Jon Sistiaga eta Alfonso Cortes-Cavanillasen dokumentaleko protagonistak.
Noiz. Irailaren 21etik 23ra.
Ekoizleen eta sukaldarien arteko harremana aztertu du Igor Arabaolazak bere dokumental berrian, eta Culinary Zinema sailean proiektatuko dute.
Noiz. Irailaren 24tik 27ra.
Belen Funes zinemagilearen lehen film luzea da, eta Sail Ofizialean lehiatuko da. Sara protagonistak bere aitarengandik aldentzeko erabakia da abiapuntua.
Noiz. Irailaren 25etik eta 27ra.
ZINEMALDI ALTERNATIBOA ERE INDARTSU DATOR
Urteroko legez, Donostiako Zinemaldi Alternatiboa edo SSIFF-a (San Sebastian Insurrectionary Fandango Festival) antolatu dute, eta gaurtik urriaren 1era egingo dituzte proiekzioak. “Erresistentzia eta disidentzia askotarikoen bozgorailu” izatea bilatzen du jaialdiak, eta hiriko hainbat gune autogestionatutan ikusi ahal izango dira filmak. Emanaldi guztiak 19:00etan izango dira.
Intxaurrondoko Letaman gaztetxean izango da gaurko emanaldia eta Katalunia disidentearen inguruko Poble Rebel dokumentala proiektatuko dute. Filmaren ondoren, solasaldi bat egingo dute.
Parte Zaharreko Kijera gaztetxeak bi proiekzio egingo ditu. Lehena astelehenean izango da, eta Kanaria Handiko etxebizitzaren egoerari eta Sindicato de Inquilinas de Gran Canariaren antolakuntzari buruzko Precaristas dokumentala emango dute. Bigarrena, aldiz, ostegunean egingo dute, eta Balear Irletan turismoak izandako eraginaren inguruko Tot Inclos dokumentala proiektatuko dute.
Groseko Marruma elkartean ere bi emanaldi egingo dituzte, asteartean eta asteazkenean. Joxean’s Hil Eben eta Ataun Of The Dead filmak proiektatuko dituzte asteartean, eta trilogia osatzen duen Napardeath filma asteazkenean.
Irailean hil den Iñigo Muguruza musikaria omenduko dute datorren ostiralean Txantxarreka gaztetxean LOU, dantzan jo ta ke, oinak lehertu nahian dokumentala eta Muguruzak zuzendutako Nahian film laburra proiektatuz.
Gasteizko LGTBQ mugimenduaren inguruko Bide zuzena, ibilbide OKERRAK dokumentala emango dute datorren igandean, eta solasaldia egingo dute zuzendariarekin eta Harro taldeko kideekin.
Egiako Txoko Internazionalistan itxiko dute jaialdia urriaren 1ean, Yallah Yalla. dokumentala proiektatuz eta Cristina Pirovano zuzendariarekin solasaldia eginez.