Realak denboraldiko lehen partida irabazi du Zubietan
Nahikari Garcia goletako bat ospatzen, Zubietan (Argazkia: Reala) Asteburu ona izan da Donostiako lehen mailako kirol taldeentzat. Futbolean, emakumezkoen Realak denboraldiko lehen garaipena lortu du etxean Betis taldeari 2 eta 0 irabazita. Nahikari Garcia aurrelariak egin zituen bi golak. Bestalde, gizonezkoek urrezko beste hiru puntu eskuratu zituzten Bartzelonan Espanyolen aurka. Sailkapen nagusiko laugarren tokira igo dira.
Izotz hockeyan, Txuri Urdinek asteburua biribildu du. Gizonezkoek Italian jokatuko den Europako Txapelketako bigarren faserako txartela eskuratu dute. Horretarako, hiru neurketak irabazi dituzte ostirala eta igandea artean. Emakumezkoek, berriz, Jaca mendean hartu zuten partida ona eginez. Belar hockeyan, berriz, Realak ez zuen irabazterik izan etxean Tenis taldearen kontra.
FUTBOLA
Emakumezkoen lehen maila, 3. jardunaldia
- Reala 2 – 0 Betis
Gizonezkoen lehen maila, 5. jardunaldia
-
Espanyol 1 – 3 Reala
IZOTZ HOCKEYA
Gizonezkoen Europako Txapelketa
- Txuri Urdin 5 – 4 Bat Yam Hockey
- Herenthals 2 – 5 Txuri Urdin
- Txuri Urdin 7 – Zagreb 1
Emakumezkoen liga
- Jaca 3 – 5 Txuri Urdin
BELAR HOCKEYA
Emakumezkoen liga
- Reala 0 – 2 Tenis

