Hondarribia kalea itxiko dute bihar, hotel baten lanak direla eta
Donostiako Udalak jakinarazi duenez, bihar Hondarribia kalea, San Martin kaletik Arrasate kaleraino itxita egongo da. Zehazki, irailaren 26ko 8:00etatik irailaren 27ko 8:00etara itxiko dute, hango hotel bateko lanak direla eta.
Dbuseko autobusetan ere eraginak izango ditu itxierak. Hain zuzen, 36 San Roke-Aldakonea eta 37 Rodil-Zorroaga lineen ibilbideak eta hainbat geltoki aldatuko dituzte. Askatasunaren Hiribidea 19 eta 21 geltokiak bertan behera geratuko dira egun osoan zehar, eta Askatasunaren Hiribideko 3 zenbakira lekualdatuko dituzte (31 eta 33 lineekin batera).