'Muga deitzen da pausoa' dokumentala izan dute hizpide
Bosgarren atalean, Muga deitzen da pausoa dokumentalaz aritu dira Izaskun Arandia ekoizlearekin. Era berean, Una ventana al mar lanari buruz hitz egin dute Gaizka Ugarte aktorearekin. Kazetarien solasaldian, Sara Hernandezek eta Urtzi Urkizuk parte hartu dute. Bideo erreportajeen tartean, berriz, Koldo Zuazua ekoizleari egindako elkarrizketa eta Zinetika atala eskaini dituzte. Azkenik, Uxue Arzelus zinema kritikariaren iritzia jaso dute.
Donostiako Zinemaldian euskal ekoizpenen jarraipena egiten du, besteak beste, Zurriolako Butaka saioak. Sei hedabideren arteko elkarlana da: Berria, Gaztezulo, Hamaika Telebista, Kanaldude, Zinea eta IRUTXULOKO HITZA.