Artikutzaren mendeurrena ospatuko du Aranzadik

Ibilaldi gidatua Artikutzan. (Argazkia: Irutxuloko Hitza) Ibilaldi gidatua Artikutzan. (Argazkia: Irutxuloko Hitza)

Ehun urte bete dira aurten Donostiako Udalak Nafarroako lurraldean dagoen Artikutzako finka erosi zuenetik, eta Aranzadi Zientzia Elkarteak hainbat jarduera antolatu ditu urteurrena ospatzeko. Urriaren 3an eta 4an Artikutzako naturari eta historiari buruzko jardunaldiak egingo dituzte San Telmo Museoan, eta urriaren 5ean ibilaldi gidatu bat egingo dute Artikutzan bertan. Ibilaldian parte hartzeko, artikutzanatura@donostia.eus helbidera idatzi edo 620 33 78 75 telefono zenbakira deitu beharra dago.

Enrique Ramos ekologia zinegotziak nabarmendu du Artikutza “naturaren altxor bat” dela, eta Natura 2000 sareak kontserbazio bereziko eremutzat jo zuela 2015ean. Bestalde, kudeaketa plan bat duela aipatu du, non zehaztuta dauden Artikutzaren kontserbazio egoera eta balio natural handiko elementuak babesteko neurriak. San Telmo Museoko jardunaldien eta ibilaldi gidatuaren egitaraua Donostiako Udalaren webgunean kontsultatu daiteke.

HITZAkide HITZAkide