"Ez zitzaion horri buruz hitz egitea gustatzen"
Maritxu Berasaluzeren etxean izan da IRUTXULOKO HITZA, eta berarekin hitz egiteko aukera izan du. 6 urte zituela joan zen gerrara bere aita.
Billabonatarrak 6 urte zituela joan zen Benito Berasaluze aita gerrara. Bost urte pasa zituen etxetik kanpo, lehenik borrokan eta gerora hainbat kartzelatan. Ondarretako espetxean bukatu zuen, libre geratu aurretik. IRUTXULOKO HITZA Berasaluzeren etxean izan da, eta berarekin hitz egiteko aukera izan du. Hona hemen elkarrizketaren laburpena.