Aieteko auzo-bizitza, iruditan
Bi hamarkada dira Aieteko Katxola baserria harriz harri lekualdatu zutenetik. Hain zuzen, Oriamendi pasealekutik Paradisu kalera mugitu zuten. Baserria, auzoko beste hainbat gune bezala, auzotarren aisialdiko jarduera ugariren testigu izan da urtetan, eta oraindik ere hala da. Zenbait bizilagun lanean ari dira, harriak pilatzen, auzoaren bizitzaren zimenduak sendo mantentzeko. Horietako batzuk dira Lantxabe auzo elkartea, Aieteko Euskara Batzordea eta ACD Aiete kultur eta kirol elkartea. Joan den ostiraleko astekarian, erreportaje batean jorratu genuen gaia, luze eta zabal. Orain, hiru eragileek helarazitako argazkiekin, eta Joseba Parron argazkilariak egindakoekin, bilduma bat osatu dugu.