Gure Eskuk manifestazio nazionala egingo du larunbatean Donostian 'Erreferenduma ez da delitua' lelopean
Buruzagi katalanei guztira ezarritako 100 urteko espetxe zigorraren harira, Gure Eskuk manifestazioa egingo du larunbatean Donostian, “epaiketa bidegabea eta bere ondorio larriak” salatzeko. Protesta Antiguatik abiatuko da, 17:30ean, Erreferenduma ez da delitua lelopean.
Ibilbidean zehar, Gure Eskuk txilibitu horiak banatuko ditu herritarren artean, eta erdialdetik pasatu ostean, manifestazioa Bulebarrean egingo duten ekitaldi batekin amaituko dute.