Emakume izena duten kale eta plazak bisitatu dituzte
Egian egiten ari diren Kalea(n) bizi egitasmoaren jarduera baten ardura Kalapie elkarteak hartu zuen, atzo. Auzoan emakume izena duten kaleak eta plazak bisitatu zituzten bizikletan bidea eginez. Hainbat herritarrek parte hartu zuten.
Plaza Haundin abiatu zuten ibilaldia. Karmengo Andre Mariaren kaletik behera joan ziren jarraian, Teresa de Calcuta plazara iristeraino. Kalapieko arduradunak azalpenak eskaini zizkien ibilaldiko kideei, batez ere, zeintzuk ziren emakume horiek. Gerora, jolas moduko bat egin zuten guztien artean. Bizikletarekin eta emakumeekin lotura zuten galdera batzuk erantzutea zein jolasa. Ondoren, Tabakalera ondoko Andre Zigarrogileen plaza, Gladys Enea eta Polloe hilerria –Clara Campoamorren irudia nabarmentzeko– bisitatu zituzten.
Donostiako A.mama arkitektura taldea da Kalea(n) bizi egitasmoaren sustatzailea. Maria Melo eta Maddalen Miner arkitektoekin hitz egin du IRUTXULOKO HITZAk, eta ostiraleko astekarian irakurri ahal izango da.