Donosti Ereski abesbatzak ahots berriak behar ditu
Belarri ona baduzu eta ikasteko gogoa baduzu, agian Donosti Ereski abesbatzaren parte izan nahi duzu. Groseko Karkizano kaleko 2. zenbakian daude, eta astelehen eta ostegunetan elkartu ohi dira 20:30etik 22:00etara.
Kide berriak bilatzeko kanpaina hasi dute orain. Ahots nahasien abesbatzaz gain, gizonezkoen eta emakumezkoen abesbatza gregorianistak ere badituzte. Donosti Ereski abesbatzarekin harremanetan jartzeko idatzi donostiereski@gmail.com helbidera.