Aste osoko egitaraua prestatu dute FICA Nazioarteko Atletismo Film Festibalean
Gaur, azaroaren 4an, hasi da Donostiako FICA Nazioarteko Atletismo Film Festibala, eta hilaren 9ra arte iraungo du. Iaz egin zuten jaialdiaren lehen edizioa, orduan sortu baitzuten, kultura atletikoari buruzko munduko film jaialdi bakar gisa, eta memoriak berreskuratzeko eta proiektuak trukatzeko topagune gisa, zinema bitarteko moduan erabiliz. 2014an zendutako Yago Lamela atleta omenduko dute jaialdiaren bigarren edizio honetan. Gaur proiekzio batzuk egin badituzte ere, bihartik aurrera hasiko dira jaialdiko jarduera gehienak, eta bost euroko prezioa izango dute proiekzioek. Jaialdiaren webgunean kontsultatu daiteke egitarau osoa.