Emakumeak izan dira lehendabizikoak
Urteroko argazki bera ez errepikatzeko xedearekin, aurten antolakuntza erabaki du emakumezkoak bost minutu lehenago ateratzea.
Eliteko emakumezkoak gizonezkoen aurretik atera dira Behobia-Donostia lasterketan. Urteroko argazki bera ez errepikatzeko xedearekin, aurten antolakuntza erabaki du emakumezkoak bost minutu lehenago ateratzea Behobiako irteeratik.
Ehungarren urteurrena ospatzeko Haile Gebrselassie lasterkaria etorri da Donostiara. Elite mailako emakumezkoen zein gizonezkoen irteeran izan da, hitz batzuk egin dizkie eta baita argazki batzuk atera hainbat korrikalarirekin.
Gema Barrachina izan da azkarrena helmugan, eta Diana Martinek eta Gisela Carrionek osatu dute podiuma.
#BehobiaSS Emakumezko Podiuma / Podium Femenino:
— Behobia-SanSebastián (@BSS_Fortuna) November 10, 2019
?Gema Barrachina
?Diana Martin
?Gisela Carrión pic.twitter.com/sHFLd8R2MI