Gema Barrachina eta Xakib Lacgar izan dira azkarrenak
Antolatzaileek emandako datuaren arabera, 33.341 izen ematetatik 27.074 korrikalari abiatu dira irteeratik.
Ehun urte bete ditu Behobia-Donostia lasterketak, eta urteurrenarekin bat egin duen lasterketa bustia eta hotza izan da. Emakumezkoetan Gema Barrachina izan da denborarik onena egin duena (01:11:38); gizonezkoetan, berriz, Xakib Lacgar izan da bizkorrena (01:00:57). Donostiarrei dagokienez, Aitor Etxeberria (01:02:33) eta Sara Alonso (01:14:26)
Antolatzaileek emandako datuaren arabera, 33.341 izen ematetatik 27.074 korrikalari abiatu dira irteeratik. Une honetan milaka dira Behobia eta Donostia arteko distantzia betetzen ari direnak.
Kategoria ezberdinetako irabazleez gain, eguraldia izan da aurtengo lasterketako protagonista nagusia. Izan ere, euri zaparradak eta haize bortitzak irteeratik helmugara bitarte jasan dituzte lasterkariek, eta Behobia-Donostiak sare sozialetan zabaldutako bideo batean, kazkabarra ere festaren parte izan dela ikusi daiteke:
? Izugarria gaurkoa ⚡️
— Behobia-SanSebastián (@BSS_Fortuna) November 10, 2019
? impresionante lo de hoy ⚡️ pic.twitter.com/fMFb0tBQcK
Podiumei dagokienez, emakumeetan Diana Martin eta Gisela Carrion izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Gizonetan, berriz, postu horiek Iraitz Arrospide eta Ivan Fernandezenak izan dira.
Patinatzaileen artean, bestetik, Nere Karrera eta Aitor Vacas izan dira azkarrenak, eta Amale Mujikak, Maria Peruk, Niko Alonsok eta Unai Pereak osatu dute podiuma.
2019ko Behobia-Donostiako podiumak eta emaitzak:
#BehobiaSS Emakumezko Podiuma / Podium Femenino:
— Behobia-SanSebastián (@BSS_Fortuna) November 10, 2019
?Gema Barrachina
?Diana Martin
?Gisela Carrión pic.twitter.com/sHFLd8R2MI
#BehobiaSS Gizonezko Podiuma / Podium Masculino:
— Behobia-SanSebastián (@BSS_Fortuna) November 10, 2019
?Chakib Lachgar
?Iraitz Arrospide
?Ivan Fernandez pic.twitter.com/R83Uqo0vlg
#BehobiaSS ko Lehen Gipuzkoarrak
— Behobia-SanSebastián (@BSS_Fortuna) November 10, 2019
?Elena Silvestre
? Iraitz Arrospide pic.twitter.com/7IcyuS7H7S
#BehobiaSS Emakumezko Patinatzaileen Podiuma / Podium Roller Femenino:
— Behobia-SanSebastián (@BSS_Fortuna) November 10, 2019
?Nere Karrera
?Amale Mugica
?María Peru pic.twitter.com/je1g5Nv06n
#BehobiaSS Gizonezko Patinatzaileen Podiuma / Podium Roller Masculino:
— Behobia-SanSebastián (@BSS_Fortuna) November 10, 2019
?Aitor Vacas
?Niko Alonso
?Unai Perea pic.twitter.com/RW90SqCJeO
Pertsona ezinduen sailkapena:
Gizonezko azkarrenak
- Handbike: Ivan Manoel Montero (00:45:19)
- Gurpildun aulkiak T53: Gustavo Molina (01:13:52)
- Gurpildun aulkiak T54: Alberto Manuel Pereira (01:30:58)
- Ikusmen urrikoak B2: Oscar Santos (01:18:35)
- Ikusmen urrikoak B1: Jose Luis Tovar (01:33:11)
- Pertsona gorrak: Gorka Malo (01:18:55)
- Mugimendu ezintasuna: Luis Bustingorri (01:20:00)
- Patinak: Alain Irazu (01:28:41)
Emakumezkoak
- Pertsona gorrak: Itziar Lopez (03:09:07)
- Pertsona gorrak: Monica Morales (03:19:04)
- Handbike: Jone Basterra (01:00:50)
- Ikusmen urrikoak B2: Rosalia Lazaro (01:50:08)
- Ikusmen urrikoak B1: Ana Lucia Santiago (02:00:33)
- Ikusmen urrikoak B1: Miriam Monterde (02:02:12)