Altzatarock Euskaraz jaialdia berritu dute oinarria mantenduta
Hilaren 30an izango da Larratxo kultur etxean, eta lau talde zein bakarlari ariko dira zuzenean.
Zortzigarren urtez antolatu dute Altzatarock Euskaraz musika jaialdia. Azaroaren 30ean izango da, eta ondorengo talde zein bakarlariek parte hartuko dute: Izaki Gardenak, Onki Xin, Sega Sound Killers eta Serge.
2012an sortu zuen jaialdia Altzako Bizarrain kultur elkarteak. “Euskal musika gustatzen zaigulako, eta altzatarrak izatea harro gaudelako”, antolatzen hasi ziren. Lehen jaialdian Willis Drummond, Lehiotikan eta Mutülbeltz taldeek parte hartu zuten.
Ordutik, urtez urte, euskarazko musika eta rocka izan dira oinarriak. Taldeen aukeraketan antolatzaile aldaketak egon dira, eta aurten Alivemusika musika eragintza izan da jaialdia berritu eta itxuraldatu duena.
Hona hemen parte hartuko duten talde zein zein bakarlarien bideoak: