Klima aldaketaren larritasun egoera salatzeko bizikleta martxa bat egingo dute
Abenduaren 1erako bizikleta martxa bat antolatu dute Kalapie, Haritzalde, Balazta, Extintion Rebellion, FridaysForFuture eta GreenPeace elkarteek. Klima aldaketaren larritasun egoera salatu nahi dute.
“Gure hirian, batik bat motordun ibilgailuen ondorioz, berotegi-efektuko gasek (BEG) gora egin dute. Hortaz, Donostiako Udalari eskatzen diogu klima larrialdi egoera deklaratzeko, inguruko beste hiri batzuek egin duten bezala”, adierazi dute ohar baten bidez. “2050erako, salgaiak eta pertsonak garraiatzen dituzten motordun ibilgailuek sortutako berotegi-efektuko gasen emisioa zerora murrizteko neurri zorrotz eta urgenteak hartu beharko ditu udalak”, gaineratu dute.
Goizeko 11etan aterako da martxa Alderdi Ederretik Antiguarantzat. Ondoren Grosera joango dira, eta jarraian Alderdi Ederrera itzuliko dira. Adin guztietako pertsonek parte har dezakete, eta bereziki, adin txikikoek zein gazteek parte hartzea nahi dute antolatzaileek. Martxa bi soundsystem musika jartzailerekin egingo dute.
Bizikleta martxan parte hartzera dituzte herritarrak. “Inoiz ikusi ez den parte hartzaile kopuru handiena ikusi nahi dugu gure kaleetan zehar bizikleta gainean”, azpimarratu dute.