
Juana Aranguren Rica (Bilbo, 1952) kalera aterako da azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunean, beste ehunka kiderekin batera, indarkeriarik gabeko bizitzak aldarrikatuko ditu emakumeentzat, bere bizitzako azken berrogei urteetan egin duen bezala.

1907tik 1984ra egon zen irekita Bidebietako tiro eremua, eta Espainiako armadaren eskuetan egon zen urte luzez, besteak beste, maniobrak egiteko. 36ko gerrak iraun zuen bitartean, kolpistek hainbat pertsona fusilatzeko erabili zuten.

Euskal Herriarren burujabetza lortzeko bidea zein den argi dutela irudikatzeko, Gure Eskuko kideek ekitaldi berezia egingo dute bihar Donostian: linternak eta fokuak erabiliz, Urgulleko Orixe Ikastolatik Damen Bateriara doan 360 metroko bidea argiztatuko dute.