Euskarak blaituko du hiria, Euskararen Nazioarteko Egunean
Zuloaga plazan herritarren bizipenak jaso eta Euskaraldiari begira dituzten desirak eta nahiak partekatuko dituzte. San Telmo Museoan mintzodromoak egingo dituzte, eta auzoetan ere hamaika jarduera izango dira.
Euskararen Egunaren harira, hamaika jarduera antolatu dituzte auzoetako euskara batzordeek joan den egunetan. Auzo askotan jai giroan ospatu dituzte Euskararen Egunaren bueltan antolatutako ekimenak, baina, oraindik, ez dira ospakizunak bukatu. Abenduaren 3an, Euskararen Egunean bertan, donostiarrek izango dute zer egin.
Zuloaga plazan ere izango dira ekitaldiak. Urtebete igaro da Euskaraldiaren lehen edizioa egin zenetik eta urtebete barru, 2020ko azaroan, jarriko da martxan bigarren edizioa. Hori dela eta, Donostiako Euskaraldiak herritarrak gonbidatu nahi ditu Zuloagako kale ekintzara. Bertan, herritarren bizipenak jaso eta hurrengo edizioari begira dituzten desirak eta nahiak partekatuko dituzte. Ekitaldi irekia izango da eta edonork parte hartu ahal izango du. 11:00etan hasiko dira. Gainera, 10:00etan, 11:30etan eta 17:00etan, Mintzodromoak egingo ditu Bagera elkarteak San Telmo Museoan.
Hona hemen hiriko auzoetan antolatu dituzten jarduerak:
AIETE
- 18:00 Haurtxokoa euskaraz janzten, Aieteko haurtxokoan.
AMARA
- 15:00 Haurrentzako tailerrak, Easo plazan.
- 17:00 Txokolate jana, Easo plazan.
- 17:30 Haur jolasak, Easo plazan.
ALTZA
- 11:00 Mintzodromoa, Larratxo kultur etxean.
- 18:00 Euskararekin jolasten, haurtxokoan.
- 18:00 Eukalhama, gaztelekuan.
- 19:00 Derbia liburuaren irakurketa publikoa, Juan Mari Irigoienekin, San Luis Gonzaga plazan.
AMARA BERRI
- 17:30 Euskaraokea, haurtxokoan.
- 18:00 Euskararen egunaren aldeko txapa tailerra, gaztelekuan.
AÑORGA
- 11:00 Kantujira, Amassorrain ikastolan.
BIDEBIETA
- 18:00 Mintza eta bultza, euskararen aldeko txokoa sortzen; gaztelekuan.
- 18:00 Euskara sustatzeko jolas txikiak, gaztelekuan.
- 18:30 Ipuin kontalaria: Aitziber Sanpedro. Eltzegor elkartean.
EGIA
- 9:15 Kantu jira, Aitor ikastola eta Maria Reina ikastetxeko haurrekin, Egian zehar.
- 10:00 Krosa, Maria Reina ikastetxeko DBHko ikasleekin, Egian zehar.
- 10:30 Aitor ikastola eta Maria Reina ikastetxo haurren emanaldia: kantua, bertsoak eta dantza.
- 11:00 Pelaxen kontzertu pedagogikoa, Gazteszenan.
- 17:00 Euskararen sarea, kontzertu pedagogikoa. Sare bat osatuko dute zutabeen artean, eta marrazkiak zintzilikatzeko aukera izango da Antxeta Ttan Ttakunek lagunduta. Plaza Haundin.
- 17:30 Euskararen Eguneko Rimybua, haurtxokoan.
- 18:00 Euskarazko olerkien irakurraldia, Egiako taldearekin; Egiako kultur etxean.
- 18:00 Euskaraokea, gaztelekuan.
- 18:45 Musika eskolako ikasle eta irakasleen emanaldia, Atotxako zelaia plazan.
GROS
- 17:30 Euskararekin jolasean, gaztelekuan.
- 18:00 Euskal jolasten arratsaldea, haurtxokoan.
INTXAURRONDO
- 18:00 Euskal puxikak, Intxaurrondotik harago!, haurtxokoan.
- 18:00 Matraka jolasa, gaztelekuan.
- 19:00 Nitik harago! Baietz 11 Intxaurrondon egitasmoaren bukaera ekitaldia, Intxaurrondo kultur etxean.
MARTUTENE
- 18:00 Euskotabu, haurtxokoan.
- 18:00 Euskaraokea, gaztelekuan.
MORLANS
- 17:30 Euskal askari osasuntsua, Leire plazan.
- 18:00 Zirko tailerra, Xomorro taldearekin; Leire plazan.
SAN TELMO MUSEOA
- 10:00 – 10:45 Mintzodromoa eta Mintzanet.
- 11:00 – 11:25 Euskaraldia kale ekintza, Zuloaga plazan.
- 11:30 – 12:30 Mintzodromoa eta Mintzanet.
- 17:00 – 18:00 Mintzodromoa.
- 19:00 -20:15 Bertsoaren harria (Bilintx) saioa, Koldo Izagirre, Beñat Gaztelumendi eta Maialen Lujanbiorekin.